2016-03-06

Antzerki Tailerra Presentación de Maria ikastetxean

Oinarrizko Lanbide Heziketako 2.mailako ikasleak Urnietako Presentación de Maria ikastetxera joan dira "Antzerki Tailerra" egitera. Euskara eta gaztelera gaietan azken proiektua zen. Horretarako, praktiketara joan aurreko azken egunean tailerra egitera joan ziren Lehen Hezkuntzako 1.mailako haurrengana. Maren, Miguel, Telmo, Ane, Andrea, Jon... guztira hogei ikasleko gelan"Mano Viva" txotxongiloekin lehenengo eta karetekin ondoren, gogotsu aritu ziren ikasleak. 
Goiz osoko jarduera izan zen; polita, gertukoa eta asko ikasteko aukera eman ziguna! Hemen duzue egindako bideoa.