2015-04-13

FOFUTXAK - FOFUCHAS

Aste Santu aurretik, fofutxa panpinak egin genituen. HLPP 1eko ikasleek hainbat pertsonaia aukeratu zituzten eskulan hau egiteko, besteak beste: pailazoa, super heroia, Micky eta Minie arratoitxoak, Bob Marley, Miniona... Primeran pasatu dute fofutxak egiten eta emaitza ikaragarria izan da!

Antes de Semana Santa hicimos unas muñecas fofuchas. Los alumn@s de PCPI1 han elegido personajes como un payaso, super héroes, los ratoncillos Micky y Minie, Bob Marley, Minions... se lo han pasado en grande haciéndolas y el resultado es muy bueno.









Zeuk ere ikasi nahi al duzu fofutxak egiten? Hona hemen beharrezko materiala eta jarraitu beharreko pausuak:


MATERIALA: 

  • Poliespan bolatxoak (tamaina ezberdinetakoak; burua, gorputza eta hankak egiteko)
  • Goma eva (behar duzuen koloreetakoa). 
  • Plantxa 
  • Silikona eta pistola
  • Egurrezko makiltxo finak
  • Bi aurpegidun zeloa
  • Kuterra
  • Edding-ak
  • Begiak margotzeko errotulagailu txuria

PROZEDURA:

a) Hankak egiteko:
  • Lau poliespan bola behar ditugu; bi handiagoak izan behar dira.
  • Lau bolatxoei aldeetako zati bat moztuko diegu kuterrarekin.  
  • Bola txikietako bakoitza bola handiago batekin itsatsiko dugu (moztu ditugun aldeak itsatsiz). Ondoren, beheko aldea moztuko diogu.
  • Jarraian, bi aurpegidun zeloa hartu eta hankei inguruan itsatsiko diegu. 
  • Azalaren koloreko goma eva hartu eta plantxa pasatuko diogu, berotu eta gero, moldatzeko moduan egon dadin. Bero dagoenean, hanken gainean jarri, forma eman eta itsatsi egingo dugu. Zeloa daukagunez, printzipioz, ez genuke itsasteko arazorik izan beharko, baina, hala balitz, silikona erabiliko genuke laguntza moduan. 
  • Itsatsi ondoren, behean sobratzen dena moztuko dugu.
  • Egin nahi dugun fofutxaren arabera, zapata mota bat edo beste egin beharko dugu eta hortaz, jarraian datozen pausuak horren araberakoak izango dira. Hona hemen adibide batzuk:

         

b) Burua egiteko:

  • Poliespan bola hartu eta inguruan, bi aurpegidun zeloa itsatsiko diogu.
  • Azal koloreko bi goma eva zati (aurrez bi lauki moztu) hartu eta banan banan, plantxatu egingo ditugu (zati bakoitza bolaren erdi baterako erabiliko dugu). 
  • Bero daudenean, bolari itsatsi eta forma emango diogu. Gero, sobratzen dena kurterrarekin moztuko diogu. 
  • Ahoa, sudurra eta begiak egiteko edingg-ak erabiliko ditugu. Begien kasuan, errotulagailu txuria erabiliko dugu, barruko aldea margotzeko.
  • Ilea egiteko, behar dugun koloreko goma eva hartuko dugu lehenengo. Ile lisoa egiteko tiratxoak egingo ditugu eta kizkurtua egiteko baita ere. Dena dela, azken kasu honetan, plantxa beharko dugu, tira moztu eta ondoren, forma emateko.


c) Gorputza egiteko:




Kontuan izan: Fofutxak tamaina ezberdinetakoak egin daitezke eta beraz, materiala horren araberakoa izango da.

¿Quieres aprender a hacer fofuchas? Aquí tenéis el material necesario y los pasos a seguir para poder hacerlas: