2013-12-06

1.mailakoak Beninerako laguntzen

Dakizuen bezala, azkeneko aste hauetan, Urnietan, Gazteak eta Garapenak ONG salesiarrak bultzatuta Beninerako janari bilketa egiten ari gara (hemen aipatu genizuen moduan). Janari asko biltzen ari gara eta zorionak guztioi.
 
Asteazken eta ostegunean, HLPP1-eko ikasleak Benin-eko umeentzako jaso den janaria sailkatu eta kaxatan jartzeko eskeini dute beraien gogoa, denbora eta ilusioa. Giro onean eta langile jardun dute. Argazki hauetan ikusi ditzakezue lanean.
 
Eskerrik asko beraiei eta ZORIONAK!