2013-03-14

Abian da KORRIKA!

Gaur, martxoaren 14an, abiatu da Korrika eta HLPP 1.mailako gure ikasleek bideoklip hau egin dute Korrika Klip lehiaketarako. Zein postutan gelditzen garen Korrika amaitutakoan jakingo dugu. Gozatu bideoaz!


 


Ya ha comenzado la Korrika y nuestros alumnos del primer curso han realizado este videoclip para presentar al concurso Korrika Klip. Esperamos que os guste. Después de que termine la marcha a favor del euskera sabremos en qué puesto hemos quedado.


2013-03-11

Paraxutak hegan


HLPP 1eko ikasleak "sormena" ikasgaian paraxutak egin dituzte taldeka. Lau taldetan lan egin dute eta horietatik batek ez du hegan egitea lortu baina gainerako hiru paraxutek hegan egin dute lehenengo pisutik patioraino. Hemen uzten ditugu irudiak.